Astelehenean Lemoizera goaz. Teknologia lagun badugu hemen izango duzue gure barnetegiko egunerokoaren berri. Seguru primeran pasatzen dugula!
Ailegatu gara Lemoizera. Atzean utzi dugu elurra eta gaur egun lasaia igarotzen ari gara. Hemen dituzue argazkiak
.
|
Klikatu irudian/ hacer clic en la imagen |
OTSAILAREN 26A, ASTEARTEA
Gure bigarren eguna Lemoizko barnetegian dugu honako hau. Egin dugu lo bai, batzuk gehiago,"beste batzuk " gutxiago baina pozik eta alai hasi dugu gaurko eguna nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez. Hemen dituzue atzo gaueko eta gaurko zenbait argazki. Primeran pasatzen ari gara!
|
Klikatu irudian/hacer clic en la imagen |
OTSAILAREN 27A, ASTEAZKENA
Gaur eguraldi ederrarekin esnatu eta goizean Gorlizera jaitsi gara
ur ekintzak egitera . Arratsaldean berriz, jolasak egin eta zaldiz
ibili gara. Zeinen azkar pasatzen ari diren egunak.
Hemen dituzue atzo gaueko eta gaurko argazkiak. Gaur gauean
diskoteka eta bihar etxera!
Gozatu gure argazkiekin !
OTSAILAREN 28A, OSTEGUNA
Ailegatu da gure azken eguna Lemoizko barnetegian. Pozik gaude gaur etxekoak ikusiko ditugulako baina penaz ere bizipen ederrak sentitzeko aukera izan dugulako hemen . Hemendik besarkada ta musu erraldoi bat bidaltzen diegu gurekin egon diren Gabi eta Ainarari posible egin dutelako horren gozo egotea.
Hona hemen azken argazkiak!
|
Klikatu irudian/hacer clic en la imagen |